Itxi

telebista

Audientziak

"Biba Zuek!" saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen ostegunean

EITB Media

Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztutako saioak % 6,1eko audientzia-zatia lortu zuen, denboraldiko bigarren daturik onena.

  • Iera Agirre pilotaria "Biba Zuek!" saioan.

    Iera Agirre pilotaria "Biba Zuek!" saioan. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Osteguneko "Biba Zuek!" saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen ostegunean, maiatzak 6. ETB1eko saioak % 6,1eko audientzia-zatia eskuratu zuen, denboraldiko bigarren daturik onena, eta euskaldunen artean % 15,6ko kuota lortu zuen.

Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek Iera Agirre pilotaria izan zuten saioan gonbidatua. Leitzakoak, Maite Ruiz de Larramendirekin batera, binakako Laboral Kutxa Masterra irabazi zuen. Mikel Markezek eta Mikel Elizegik lagunduta aritu zen platoan.