telebista
Abenduak 30
'Arratsaldero'ren azken saioa izango da ostiralekoa
A.A.
EITB
Estitxu Fernandezek eta Oihan Vegak gidatu dute ETB-1eko magazina.
-
'Arratsaldero'. Argazkia: EITB
ETB-1eko 'Arratsaldero' saioaren azken emanaldia izango da ostiralekoa. Estitxu Fernandezek eta Oihan Vegak gidatu duten magazinak euskaraz informatzea eta entretenitzea izan du xede: egun-eguneko gaiak sakonean aztertzeko solas-mahaia, erreportajeak, Euskal Herriko artista eta pertsonai ezagunen bisita eta ikus-entzuleen intereserako izan diren atalak (gastronomia, medikuntza, psikologia, lege arloa, lorezaintza...) Eduki eskaintza zabal honen ostean, ziklo bat amaituko dute ostiral honetan.