Itxi

telebista

Ostiraleko kirolak

Etxebarriko pilota jaialdia eta Bizkaiko pala saria, zuzenean, ETBn

A.H.

EITB

ETBK Sat kateak gainera, Bizkaiko kirol kazetarien gala eskainiko du.

  • 'Pala'. Argazkia: EITB

    'Pala'. Argazkia: EITB

Ostiral honetan, 'ETB Kantxa' saioaren kamerek Etxebarriko pilotalekuarekin bat egingo dute 22:00etatik aurrera bertan jokatuko den pilota jaialdia zuzenean eskaintzeko. Hasteko, Olazabal-Larrinaga eta Mendizabal III-Cecilio bikoteek jokatuko dute elkarren aurka eta ondoren, Martinez de Irujo-Barriola eta Arretxe II-Begino izango dira aurrez aurre jardunaldiko partida garrantzitsuenean. Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak  partiden gaineko kontakizuna egingo dute zuzenean ETB-1en.

Bestalde, Bizkaiko pala sariaren finala eskainiko da Bilbotik zuzenean ETBK Sat katean. Arratsaldeko 19:00etan hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen partida eskainiko da Altaldill-Larrañaga eta Zulaika- Garmaren artean, eta 20:00ean finala, Gaubeka-Aierbe / Fusto-Lujan.

Amaitzeko, ETBK Sat kateak Bilboko EITBko egoitzan abenduak 23an ospatutako Bizkaiko Kirol Kazetarien Gala eskainiko du, Jose Ituartek gidatuta, arratsaldeko 17:45etik aurrera.