Itxi

telebista

22:30ean

Mariatxiak eta mexikoko zebitxea Jaliskon, gaur, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Leyre, Joanes, Arancha eta David anfitrioien eskutik bazterrik liluragarrienak ezagutuko ditugu.

  • Vascos por el Mundo, jalisco mexiko

    "VxM" saioa Jaliscon izango da. Argazkia: "Vascos por el Mundo"

Jalisco Mexikoko mariatxien sorlekua da. Herrialdeko estaturik garrantzitsuenetako bat da, eta hainbat herritxo liluragarri ditu, non jaliskotarrek ez duten oraindik euren esentzia eta nortasuna galdu. Joana Etxabe erreportaria eta Santiago Roldan kameraria Mexikoko cowboy lurralde honetara bidatuko dira gaurko "Vascos por el Mundo" saioan, Leyre, Joanes, Arancha eta David euskaldunak non eta nola bizi diren ezagutzeko asmoarekin. 

Duela 500 urte iritsi ziren bertara euskal nabigatzaileak; Guadalajarako hiriburua sortu zuten. Aitzindaria Cristobal de Oñate izan zen, Miguel de Ibarrak lagunduta. "Vascos por el Mundo" saioak ez du aukera galduko Jaliscoko Arantzazuko santutegia ezagutzeko. 

Estatu honen tamaina Euskadi baino 10 aldiz handiagoa da, eta klima askotarikoa duenez, mota guztietako paisaiak aurki daitezke bertan, hala nola oihan tropikalak, mendi idorrak edota ur-jauziak. 

Bere kostaldean, Ozeano Bareak bustia, mundu osoan ezaguna den Puerto Vallarta topatu daiteke. Bertako hondartzak harea zurizkoak dira, palmondoz beteta daude eta ur garden-gardenak dituzte. Txalupatxo bidez soilik heldu daiteke bisitaria paradisu honetara. Snorkela egingo dute, mantarraia, dortoka eta arrain tropikalak ikusteko eta krokodiloak aurkitzeko. 

Eta ezin Jalisco utzi bertako gastronomia bikain eta oparoa dastatu barik: antxume sukalkia, mexikoko zebitxea, haragi-parrillada, etab…

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.