Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, pilota eta txirrindularitza, asteburuan, zuzenean, EITBn

EITB Media

Emakumeen 2. Mailako Alaves vs Oviedo Moderno norgehiagoka, Buruz Buruko Txapelketako hiru partida, pilota egokituko finalak eta Giroko 8. eta 9. etapak eskainiko dira.

  • EITBko Bilboko egoitzako kiroletako platoa

    Kirol eskaintza zabala, asteburuan, ETB1en eta eitb.eus-en. Argazkia: EITB Media

Futbol, pilota eta txirrindularitza emankizunak izango ditugu asteburuan ETB1en eta eitb.eus-en. Bestalde, "Helmuga" saioan Ibai Martirena erremontista ezagutzeko parada izango dugu. 

Larunbatean, Italiako Giroko 8. etapa, Forgia-Guardia Sanframondi, 14:15etik aurrera izango da ikusgai ETB4 eta eitb.eus-en. Ohi denez, 15:00etan ETB1en jarraituko du emankizunak. 

17:30ean, Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdiarekin bat eginez, P. Etxeberria-Galarza / Alberdi-Imaz, Zabaleta vs Arteaga II (Buruz Buruko Txapelketa) eta Egiguren V-Untoria / Zubizarreta II-Larunbe partidekin gozatu ahal izango dugu. 

Igandeko kirol eskaintza herri kirolen tartearekin zabalduko da 11:00etan. Aizkolarien Banakako Txapelketako Lekunberriko saioa eskainiko da. 

Jarraian, "Helmuga" saioan, Ibai Martirena erremontista ezagutzeko parada izango dugu. Uitzikoa da eta artzaina ogibidez, baina bere langintza erremontearekin uztartzen du. Uitzin bertan eta Hernaniko Galarretan izan dira berarekin. Bestalde, BAT Basque Teamen asteroko bideoan, Tokiora begira lanean ari diren gurpil gaineko saskibaloi jokalari euskaldunak izango dira erreportajearen ardatz. 

12:00etan, Euskal Pilota Egokituko finalak eskainiko dira zuzenean Getariatik. Altuna-Lizaso bikoteak Meunier-Cabanneren aurka neurtuko ditu indarrak urritasun fisikoko kategorian. Sagarmendi-Arakistain eta Huegun-Arizkorreta izango dira nor baino nor gehiago adimen urritasuneko finalean. 

Ordu berean, Alaves vs Oviedo Moderno Emakumeen Bigarren Mailako partida eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en. 

14:00etan egingo dute bat Giroko 9. etaparekin, Castel di Sangro-Campo Felice. Hau amaitzean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko diren Buruz Buruko Txapelketako bi partida, Agirre vs Artola eta Bengoetxea VI vs Rezusta, eta Salaberria-Bikuña / Larrazabal-Eskiroz norgehiagoka izango ditugu ikusgai.