Itxi

telebista

El Conquistador del Aconcagua

Hirugarren edizioan parte hartzeko kastinga hasiko da hilaren 10ean

A.H.

EITB

Abenturazale eta mendiaren eta hotzaren aurrean kokiltzen ez diren lehiakideen bila dabil saioa.

  • 'El Conquistador del Aconcagua'. Argazkia: EITB

Datorren astean, 'El Conquistador del Aconcagua'ren hirugarren edizioan parte hartzeko kasting probak jarriko dira martxan. Julian Iantzik aurkeztutako realityak  Aconcaguaren gailurrera zuzendutako espedizioa osatu nahi du hirugarren aldiz eta horretarako 18 urtetik gorako mendizaleen bila dabil.  Lehiakideek abenturazaleak beharko dute izan eta mendiak zein hotzak ekarri ditzakeen ustekabeen aurrean tinko eusteko gai izan beharko dute. Esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera da 'El Conquistador del Aconcagua'ko lehiakide bihurtzea, maila altuko erronkei aurre egiteko prest dagoen jendeari zuzendua dagoen aukera, hain zuzen ere.

Kasting probak lau hiriburuetan antolatuko dira, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Vitoria- Gasteizen, eta ia egun osoko ordutegia izango dute, goizeko 09:00etatik aurrera arratsaldeko 19:30ak arte. Ez da beharrezkoa izango  aurretiko hitzordua eskatzea, ezta deitu edo email bidez saioarekin harremanetan jartzea ere. Parte hartu nahi duten guztiek, bertara hurbildu beharko dira esandako ordutegian, besterik ez.

Kastinga asteartean hasiko da, urtarrilaren 10ean, Bilboko Barceló Nervión hotelean. Hurrengo egunean, urtarrilaren 11n asteazkenean, Vitoria- Gasteizen antolatuko da kastinga, Barceló Gasteiz hotelean, eta ostegunean, urtarrilaren 12an, Iruñean izango da NH Park hotelean.  Amaitzeko, ostiralean urtarrilaren 13an, Donostiako NH Aranzazu hotelean antolatuko da kastinga. Saioren eta kastingaren informazio guztia eskuragai dago EITBren webgunean.