Itxi

telebista

Audientzia oharra

ETBk abenduan, azaroan izandako audientzia emaitza ona errepikatu du

A.E.

EITB

Gabonetako Saio bereziek, kirolak, zineak, albistegiek eta 'Ni Más NI Menos' saioak oso datu onak eskuratu dituzte. ETBk hilabetea ,7ko audientzia zatiarekin itxi du.

  • EITBko logoa. Argazkia: EITB

ETBk abendua %11,7ko audientzia zatiarekin itxi du, azaroko emaitza berbera eskuratu du alegia, urteko %11,3ko bataz bestearen gainetik. Gabonetako Saio bereziek, kirolak, zineak, albistegiek eta 'Ni Más NI Menos' saioak oso datu onak eskuratu dituzte.

Gabon Gaueko saio bereziek erantzun ona izan zuten. ETB-2ko 'Al Rescate' saioa, bere ordutegiko saiorik ikusienetakoa izan zen, %16,3ko audientzia eskuratu zuen eta 218.000 ikus-entzule, EAE eta eragin esparruan. ETB-1eko 'Euskal Kantuen Gaua 2011' saioak, bestalde, % 19,1eko audientzia zatia izan zuen euskaldunen artean. 238.000 lagunek egin zuten bat uneren batean saioarekin.

Gabon Zaharrean 'Vaya Semanita' berezia nabarmendu behar da. Umore saio bereziak %15,2ko audientzia izan zuen eta 244.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Halaber, Ibon Uzkudunek aurkeztutako 'Badator 2012' saioarekin 270.000 lagunek egi zuten bat uneren batean.

ETB-1ean ETB-1eko kanpaien saioak euskaldunen artean %16,1eko audientzia eskuratu zuen eta '12 Baietz Finlandian' bereziak %11,1. Alkain eta koadrilaren saio bereziak gainera, 172.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen

Clint Eastwooden  filme sorta, 'La Noche de' eta western-a

Clint Eastwood-I eskainitako filme sortak ere oihartzun zabala izan du. Felix Linaresek aukeztutako saio bereziaren baitan Gran Torino filma aurkeztu zen eta estreinaldiak arrakasta handia izan zuen. %16,6ko audientzia zatia lortu zuen eta 421.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Datu hauekin ETB-2ko urteko filmerik ikusienen artean kokatu zen Gran Torino. 'La Noche de Ejecución Inminente' tartearekin berriz, 411.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean.

Halaber, Eastwood-i eskainitako zikloaren baitan El Sargento de Hierro saioak % 14,7% audientzia zatia lortu zuen. Arratsaldeko western tarteak ere abenduan sendo eutsi dio %12,7ko sharearekin.


Lau t'erdiko finala, saskibaloi derbya y Euskadi-Tunisia partida

Kirok emanaldi oso bereziak ere izan dira abenduan. Tartean, pilotari dagokionez, lau t'erdiko txapelketaren finalak %23,2ko audientzia eta 182.000 ikus-entzule izan ditu . Eguberrian Eibartik eman zen pilota jaialdia, halaber, lider izan zen bere ordutegian euskaldunen artean.

Bestalde, Gescrap Bizkaia eta Caja Laboral taldeek jokatutako partida azkeneko hamar urteetan ETB-1ek eskainitako saskibaloi neurketarekin ikusiena izan da. Euroligako talde faseko azkeneko jardunaldiko norgehiagokarekin, 249.000 pertsonek bat egin zuten emanaldian zehar. Norgehiagokak %13,9ko audientzia zatia lortu zuen eta bataz besteko 98.000 ikus-entzule

Halaber, Euskal Selekzioak eta Tunisiak elkarren aurka jokatutako neurketa audientzia buru izan zen bere ordu tartean, bataz besteko 139.000 ikus-entzulerekin. Euskal Telebistako lehenengo kateak zuzenean eskaini zuen partida 20:45etik aurrera eta %15,3ko audientzia zatia lortu zuen. 432.000 lagunek bat egin zuten partidarekin emanaldian zehar.

Kirol emanadiez gain, gorazko joera erakusten dute egunero Klaudio Landak aurkezten duen 'Ni Más Ni Menos'k saioak (audientzia errekorra eskuratu du abenduan gainera) eta albistegiek, egunero eta edizio guztietan 100.000 ikus-entzuletik gora dituztelarik. ETB-1en, 'Goenkale', 'Finlandia' eta 'Mihiluze' saio bereziek astero- astero euskaldunen artean jarraitzaile eta babes zabala dute.