telebista
Goizeko albistegia
Unai Sordori elkarrizketa osteguneko 'Egun On Euskadi' saioan
A.H.
EITB
Euskadiko CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak egoera sozialaren inguruko hausnarketa egingo du.
-
Unai Sordo. Argazkia: EITB
Ostegun honetan, Unai Sordo CCOO sindikatuko idazkari nagusia ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegira hurbilduko da eta Aitzol Zubizarretaren galderei erantzunez, Euskadin krisi ekonomikoaren aurrean bizi den egoera sozialaren inguruko hausnarketa egingo du.
Bestalde, Juan Carlos de Julian, Iñaki Soto eta Edurne Uriarte kolaboratzaileek gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldi mahaiaren inguruan eta Vanessa Sanchezek bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du. 'Egun On Euskadi' goizeko 08:00etatik aurrera eskainiko da ETB-2n.