Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquis" debateak denboraldiko audientzia marka gainditu du

EITB Media

Patxi Alonsok aurkeztutako saioak % 17,8ko audientzia-zatia bereganatu du, denboraldiko daturik onena.

  • Patxi Alonso eta Iker Salinas "El Conquis"en.

    Patxi Alonso eta Iker Salinas "El Conquis"en. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Asteleheneko atalak lortutako audientzia historikoaren ondoren, asteazkeneko "El Conquis" debateak ere datu bikaina eskuratu zuen. Patxi Alonsok aurkeztutako saioak % 17,8ko audientzia-zatia lortu zuen, denboraldiko daturik onena, eta 225.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Iker Salinas, Los Haitiseseko abenturako azken kanporatua, izan zen asteazkeneko gonbidatua eta Leire eta Txintiren kontra jokatutako duelua gogoratu zuen. Halaber, bi taldeek bizi duten egoera eta immunitate jokoan Andrea eta Bego aurrez aurre jarri zituen probaz aritu ziren.