telebista
Saio berria
Iban Garatek 'Ai Ama!' eguneroko magazina aurkeztuko du ETB-1en
A.E.
EITB
ETB ordutegi nagusian emango den saio berria prestatzen ari da
-
Iban Garate. Argazkia: EITB
Iban Garate aktore eta kazetariak aurkeztuko du 'Ai Ama', ETB prestatzen ari den eguneroko magazina. Entretenimendua izango du, batik bat, ardatz nagusi ETB-1eko saio berriak.
'Ai Amai!' K2000 Mediapro ekoiztetxea prestatzen ari da Euskal Telebistaren lehen kateako ordutegi nagusian emateko. Astelehenetik ostiralera izango da ikusgai otsailerako iragartzen den saioa.
Iban Garatek (Azkoitia 1982) eskarmentu zabaleko aktore eta aurkezleak hartuko du saioa aurkeztearen ardura. 'Goenkale'n eman zituen lehen urratsak eta ondoren 'Betizu'ko aurkezle izan genuen. Aurrerago 'Martin' telesailean ikusi genuen lanean. 'Errazu' eta 'Ipupomamua' aurkeztu ditu ETB1erako eta telebistako kamera aurrean egin duen azken lana 'Eguberri Off' bakarrizketa saioa izan da, urteberri egunean arrakastatsu eskaini zena.
Azkenaldian zinean murgildurik dabil buru-belarri. Aupa Etxebeste! izan zen zinean egindako lehen lana eta horren ondotik hainbat filmetan hartu du parte: Zeru Horiek , Mystikal, Arriya eta estrenatzeko dagoen Miel de Naranjas filmean besteak beste.