Itxi

telebista

ETB-1en

Boxeo munduko izar berriak aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Saul Canelo Alvarez, Peter Quillin eta Gary Russell boxeolariak ezagutuko ditu saioak, besteak beste.

  • Boxeo Izarrak. Argazkia: EITB

Hasteko, Saul Canelo Alvarezen azken borrokaldia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Mutil honek, 21 urte baino ez ditu eta dagoeneko Munduko txapelduna da. Gainera, 38 borrokaldi irabazi ditu eta inork ez du menpean hartu. Norgehiagoka honetan, lehenago munduko txapeldun izandako Kermt Cintron izango du aurrez-aurre.

Ondoren, Peter Quillin boxeolari ikusgarria ezagutuko dute saioan. Orain arte 25 borrokaldi egin ditu gazteak eta denak irabazi, gainera gehienak KO bidez. Craig Mcewan eskoziarraren kontra neurtuko ditu indarrak.

Jarraian, Gary Russell gaztea: azkarra, bizia eta bikaina. Estatu batuetako selekzio olinpikoko kidea da Russell eta berak baino askoz eskarmentu handiagoa duen Heriberti Ruiz mexikarraren aurka lehiatuko da. Honen ondoren, Dustin Dirks alemaniarraren borrokaldia eskainiko da. Mutil honek ere ez du neurketarik galdu profesional mailan eta amaitzeko, pisu astuneko borrokaldi bat: Francesco Pianeta eta Robert Hawkinsen artekoa.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan eskainiko da 00:00etik aurrera ETB-1en.