telebista
22:00etan
Urmuga jaialdiaren hirugarren atala, gaur gauean, "Oholtzan" saioan
EITB Media
Mendia, kultura, musika eta euskara uztartzen dituen jaialdian, Mikel Urdangarin, Amak, Petti, Eñaut Elorrieta eta Xandalin ahizpak arituko dira, besteak beste.
Euskal Herriko Urmugan, lurralde mendebaldetik ekialdera, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen marran, urak Kantauri itsasora eta mediterraneora banatzen diren lerroan egingo du geldialdia "Oholtzan" saioak gaur gauean. Mendiak musikaz bustiko ditu Urmuga mendi ibilaldi musikatuak, natura eta gizakien arteko harremana kantuekin josiz.
Euskal Herriko musikagintzan erreferente diren artistek parte hartuko dute, estilo, kantaera eta belaunaldi ezberdinak uztartuz. Hirugarren atal honetan Nafarroako Erremendian eta Nafarroa Beherako Baigorrin eskainitako kontzertuak bilduko dituzte. Miguel Zeberioren gidaritzapean Et Incarnatus orkestra bizkarhezur izango dute ekitaldian oholtzaratuko diren goi mailako artistek: Alex Sardui, Petti, Amak, Eñaut Elorrieta, Xandalin ahizpak, Niko Etxart, Mikel Urdangarin eta Donostiako Orfeoia, besteak beste.
"Oholtzan" gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.