telebista
Kirolak
Giroko 19. etapa eta Gernika-Lumoko pilota jaialdia, gaur, zuzenean
EITB Media
Banakako Promozio Txapelketako P. Etxeberria vs Salaberria eta Erasun vs Egiguren V partidak izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
-
Banakako Txapelketako pilota emanaldia EITBn
Gaur, 13:30ean hasita, Italiako Giroko 19. etapaz gozatu ahal izango dugu ETB4n eta eitb.eus-en; Abbiategrasson hasi eta Alpe di Meran amaituko den etapa menditsua. Ohi denez, 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du emankizunak "Ez Da Giro!" saioan.
22:00etan, "ETB Kantxa" saioak Gernika-Lumoko pilota jaialdia eskainiko du. Banakako Promozio Txapelketako bi partida hauek jokatuko dira: P. Etxeberria vs Salaberria eta Erasun vs Egiguren V.