telebista
Goizeko albistegia
Adolfo Muñozekin elkarrizketa, asteazkeneko 'Egun On Euskadi' saioan
A.H.
EITB
ELAko idazkari nagusiak Rajoyren gobernuak proposatu berri dituen murrizketa neurrien gaineko analisia egingo du, besteak beste.
-
Adolfo Muñoz. ELAko idazkari nagusia
Asteazken honetan Adolfo Muñoz ELA sindikatuaren idazkari nagusiak Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian. Besteak beste, egungo langabeziaren egoeraz eta gobernu ezberdinek funtzionarioen lan-baldintzei dagokienez hartu berri dituzten murrizketa neurrien gaineko hausnarketa egingo du.
Horrez gain, Aitor Ubarretxena, Jose Mari Pastor eta Tonia Etxarri solaskideek gaurkotasuna hartuko dute hizpide eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' asteazken honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.