Itxi

telebista

Telebista iragarkia

'Voy a Mil' lehiaketaren telebista iragarkiaren grabazioa

A.E.

EITB

Patricia Gaztañaga aurkezlea Cadillac markako auto batean agertzen da.

  • 'Voy a mil', iragarkiaren grabazioa. Argazkia: EITB

'Voy a Mil' ETB-2n laster abian jarriko den lehiaketaren telebista iragarkiaren grabazio deigarria izan da gaur, asteartea, Bilbon. Botika Zaharreko aparkalekuan egon dira eta han Patricia Gaztañaga aurkezlea Cadillac markako auto ikusgarri batean ikusi dugu. Iragarkiari klip musikal itxura emango diote.

'Voy a Mil'

Eguerdiko 'Teleberri'ren aurretik izango da ikusgai Patricia Gaztañagak laster ETB-2n aurkeztuko duen lehiaketa. Lagun edo familiko kideekin batera dirua irabazteko aukera eskainiko du eta bertan parte hartzeko lehiakide bila dabiltza. Bost lagun baino gehiago biltzen diren taldeek eman behar dute izena, helburu ludikoa dutenak beti ere: ikasbidaia, amari sorpresa bat ematea, kirol ametsa diruz laguntzea, txoko bat konpontzea, ezkontz aurreko agurra... Gisa horretako xedeak onartuko dituzte. Parte hartu nahi duten guztiek voyamil@eitb.com helbidera idatzi edo 946563932 telefonora dei dezakete.