telebista
EITB
'Bi eta Bat' telesaileko atal berriak lantzen ari da ETB
EITB
Erredakzioa
90. hamarkadako ETB-1eko telesail arrakastatsuaren atalak Eneko Olasagastik eta Karlos Zabalak zuzenduko dituzte. Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreak bilduko dituzte berriro
-
'Bi eta bat'. Argazkia: EITB
'Bi eta Bat' 90. hamarkadako ETB-1eko telesail arrakatasuaren atal berriak lantzen ari da Orio ekoiztetxea ETBrentzat. Eneko Olasagasti eta Karlos Zabala telesailaren sortzaileek zuzenduta, Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta eta Ane Gabarain hiru protagonistak bilduko dituzte berriro.
Joxe Lontxo pertsonaia hezurmamitzen zuen Jose Ramon Soroizek, Jaione Ane Gabarainek eta Idoia zen, berriz, Elena Irureta. Hirurak elkarrekin etxe batean bizi ziren eta hamaika istorio eta korapilotan nahasturik zeuden auzoko, etxe jabe eta lagunak tarteko.
Oinarria, funtsa eta hiru protagonistetatik abiatuz, itxura eguneratua izango du telesailak, gaur eguneko giro eta ingurura egokituta.
'Bi eta Bat'ek hiru denboraldi izan zituen 1991, 1992 eta 1993 bitartean, eta arrakasta handia izan zuen Euskal Telebistaren lehen katean. Mugarri izan zen telesailaren ondotik, Soroiz eta Irureta elkarrekin lanean ikusi izan ditugu bikote gisa oihartzun handia izan zuten 'Jaun eta Jabe' telesailean lehenengo eta 'Martin'en ondoren.