Itxi

telebista

ETBK Sat-en

Kepa Acerori tarte zabala 'Zu Kirolari' saioan, astelehenean

A.E.

EITB

'The Last Frontier' proiektua amaitu berritan, elkarrizketa luze bat egingo diote erreportaje batekin lagunduta.

  • Kepa Acero. Argazkia: EITB

Astelehenean Kepa Acero surflariari tarte zabala eskainiko dio 'Zu Kirolari' saioak. 'The Last Frontier' proiektua amaitu berri duen surflariari estudiotik kanpo egindako elkarrizketa luzea eskainiko dute. Horrez gain, Alaska eta Patagoniatik ekarritako irudiekin landutako erreportaje luzea emango dute.

'Zu Kirolari' 22:30ean dago ikusgai ETBK Sat-en.