Itxi

telebista

Kirolak

Eskuz Banakako Txapelketako finala, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Beñat Rezustaren eta Jokin Altunaren arteko norgehiagoka ETB1, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dugu.

  • Rezusta vs Altuna III 2021eko Buruz Buruko finala zuzenean EITBn

    Rezusta vs Altuna III 2021eko Buruz Buruko finala zuzenean EITBn

Rezusta eta Altuna III.a aurrez aurre jarriko dituen Buruz Buruko Txapelketako finala zuzenean jarraitu ahal izango da EITB ikus-entzunezko taldearen kanalen bitartez: ETB1, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus. Profesional talde zabala joango da beste behin Bizkaia pilotalekura, esku pilotako hitzordu garrantzitsu honen zirrara guztia ikus-entzuleei helarazteko. 

"ETB Kantxa" saioa 16:15ean hasiko da Jon Balentziagak gidatuta. Pedro Mari Goikoetxea, Reyes Azkoitia, Abel Barriola eta Mikel Idoate izango ditu lagun partidaren aurretik eta ondoren egingo dituzten analisietarako. Ohikoa denez, Elena Azpeitiak protagonistak elkarrizketatuko ditu eta partidaren kontakizuna Xabier Euzkitzek egingo du.  

ETB1en eta eitb.eus-en finalaren atariko norgehiagoka ere ikusteko aukera izango da: Victor-Ladis Galarza / Peña II-Imaz. 

Euskadi Irratian Kepa Iribarrek eta Haritz Gallastegik, Julian Iparragirrerekin batera egingo dute kontaketa. Radio Euskadin, berriz, Mikel Bilbao eta Asier Kareaga ariko dira Bizkaia pilotalekutik, Juan Martinez de Irujo eskuz banakako txapeldun handia lagun dutela. Radio Vitoriako Juantxu Martinez ere finalaren eszenatokian izango da emanaldiaren kontakizuna bertatik bertara egiten. 

Arrauna, herri kirolak eta pala, telebistako kirol eskaintza osatzeko 

Asteburuko ETBren kirol programazioan beste hainbat hitzordu izango ditugu: Binakako Pentatloi Txapelketako finala, larunbat arratsaldean, zuzenean, Tolosatik; palako Bizkaia Torneoko finala, larunbat gauean Bilbotik, eta ETE eta KAE arraun ligetako Andoni Galarraga Banderaren emankizuna, igande goizean Getariatik. Arria V.a aizkolariaren agurra ere ikusgai izango da igande arratsaldean pilota finalaren aurretik.