Itxi

telebista

Zuzenean

Haur danborrada eta bandera jaitsiera, ETB-1en

A.E.

EITB

Imanol Artolak egingo du kontakizuna.

  • 'Danborrada', Imanol Artola. Argazkia: EITB

Ostiral goizean ETB-1en Donostiako haur danborradan parte hartuko duten neska-mutikoak protagonista izango dira. Emanaldia 11:45ean hasiko da eta Imanol Artolak egingo du kontakizuna. Luisma Laboa kazetaria kalean egongo da haur eta gaztetxoekin hizketan eta Alderdi Ederretik abiatuko den ibilbidearen nondik norakoak zuzen-zuzenean azalduko dituzte.

San Sebastian jaiari amaiera bandera jaitsierarekin emango zaio, Union Artesanaren eskutik. Imanol Artolak gertatzen den guztiaren berri emango du zuzen-zuzenean.