Itxi

telebista

22:15ean

'Philomena' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Komedia eta drama bat datoz Judi Dench aktorea protagonista duen istorio honetan.

  • Judi Dench 'Philomena' filmaren fotograma batean

    Judi Dench 'Philomena' filmaren fotograma batean

Nerabea zenean haurra izan eta adopzioan eman behar izan zuen emakume irlandar baten istorioa erakusten du Philomena filmak. 50 urte geroago AEBra joango da, semea ezagutzera. Judi Dench da drama eta komedia biltzen dituen lan honetako protagonista. Martin Sixmith idazlearen The lost child of Philomena Lee liburuan oinarritzen da benetako istorio hau.

2013an, hainbat saritarako izendatu zuten zuzendari ingelesaren filma. Urrezko Globo sarietan, hiru sailetan izendatu zuten: Film Dramatiko Onena, Emakumezko Aktore Onena - Drama eta gidoi Onena. Oscar sarietan, honako izendapen hauek jaso zituen: Film Onena, Emakumezko Aktore Onena, Soinu Banda Onena eta gidoi egokitu Onena. Bafta Sarietan, berriz,  Film Onena, Emakumezko Aktore Onena, Film Britainiar Onena eta Gidoi Egokitu Onena izendapenak jaso zituen. Gainera, Judi Dench 2013ko Aktoreen Sindikatuko Sarietan Emakumezko Aktore Onenaren kategorian ere izendatu zuten.

Philomena filma, 22:15ean izango da ikusgai ETB2n. Telebistan eman ostean, 'EiTB Nahieran'en izango da abuztuaren 2ra arte, las pelis de "La Noche De…" atalean.