Itxi

telebista

Jon Artanok aurkeztuta

Jon Azpillagarekin, larunbateko 'Hitzetik Hortzera' saioan

EITB

Horrez gain, 1960ko bi bertso afarien irudiak eskainiko ditu saioak.

  • Jon Artano. Argazkia: EITB

Jon Azpillaga izango da hilaren 28an ospatuko den Bertso Egunean lehen agurra egingo duen bertsolaria eta bera hartuko du aste honetan 'Hitzetik Hortzera'ko platoan Jon Artanok.

Bestalde, Mungiako sanantontxuetan ibili dira programakoak, Bernardo Mandalunizek azaldu dizkie hango festaren berezitasunak bertso jaialdia grabatu aurretik. Kantuan Jon Maia, Sustrai Colina, Onintze Enbeita eta Jexux Mari Irazu, Iñaki Beitia ‘Arbildu’ren esanetara.

Katilukadak ikuskizunari buruzko erreportajea eta Alberto Barandiaranen Beste laurogei urtian liburuaren aurkezpenaren berri ere emango du 'Hitzetik Hortzera'k. Baita Bertsolaria bere bakardadean saio-sortaren barnean Donostikako Dokan Maialen Lujanbiok eta Josu Goikoetxeak egindako saioko onaurkiak ere.

Programako harribitxia ordea zuri-beltzekoan ikusi ahal izango da. Duela mende erdi gutxi gora behera egindako bi grabazio dira. Itxuraz zinegile suediar baten lana. Aurreneko zatian Inazio Eizmendi Basarriren eta Manuel Olaizola Uztapideren bertso bana daude jasota zinegilearen OFFeko azalpen eta guzti; bigarrengoan Jesus Alberdi Egileor eta Joxe Mari Gabilondo Bekorreta azaltzen dira mahai buru banatan jarrita gizon mordo baten algara artean puntutan egiten.

'Hitzetik Hortzera' larunbat honetan emitituko da 14:45etik aurrera ETB-1en.