Itxi

telebista

ETB-1en

Bokazioa hizpide, asteleheneko 'Haratago'n

A.H.

EITB

Hasier Etxeberriak aurkeztuko duen dokumentalak gaztetxoek bokazioa aurkitzeko duten zailtasunak aztertuko ditu.

  • Hasier Etxeberria, 'Haratago' saioaren aurkezlea. Argazkia: EITB

Bizitza osorako erabakiak hartzeak beldurra ematen du eta hori gainditzeko lehen urratsetako bat, norberaren bokazioa aurkitzea da, joera eta grinak zeintzuk diren jakitea. Asteleheneko 'Haratago' saioak, bokazioa hori aurkitzeko bideaz arituko da hain zuzen ere, eta horretarako, 16 eta 17 urteko bi gaztetxo hartuko ditu protagonista: Christopher eta Amy-Lee.

Christopherrek uste du antzezle izateko jaiotakoa dela. Ikasle ona da eskolan eta kontabilitatea eta finanatzak ere oso gogoko ditu. Amy-Leek, ostera, bihotza du alde batetik eta burua bestetik. Bihotzak esaten dio arropa eta moda izango dituela lanbide, baina buruak beste zerbait dio: hobe duela abokatu bihurtu eta krimenaren aurka borrokan aurkitzea lanbidea. Batak eta besteak nahikoa lan dute, euren bokazioa aurkitzen.

'Haratago' astelehen honetan emitituko da arratsaldeko 17:15etik aurrera ETB-1en