Itxi

telebista

20:15ean

"A Bocados Verano" saioaren denboraldi berria, astelehenetik ostiralera

EITB Media

Uda honetan ere gurean izango dira Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, baina Mirador de Ulía jatetxetik. Uda giroko platerak eta ohitura osasuntsuekin bat egiteko gomendioak ekarriko dizkigute.

  • Gabriela Uriarte eta Ander González, "A Bocados Verano" saioko aurkezleak

    Gabriela Uriarte eta Ander González, "A Bocados Verano" saioko aurkezleak. Irudia: EITB Media

Asteartean, uztailak 6, abiatu da "A Bocados Verano" udako saioaren denboraldi berria. Hala, udan ere gurekin izango ditugu Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, ordutegi berdinean, baina tokia aldatuta. Izan ere, Mirador de Ulía jatetxetik egingo dute "A Bocados Verano" saioa. Han uda giroko platerak prestatuko ditu Ander sukaldariak eta ohitura osasuntsuekin bat egiteko gomendioak emango dizkigu Gabriela nutrizionistak. Hori dena ohikoa duten freskotasun eta umore onarekin.

Gabriela bera ere kalean ikusiko dugu, Iñaki Elorza erreportariarekin, elikagaien inguruan gehiago jakin era horiek kontsumitzeko modu ezberdinak ikasteko. Anderrek, berriz, opor sasoiko ohitura aldaketetara moldatuko ditu platerak, mendian zein hondartzan gozatzeko. Vicky Ortiz erreportaria gure kostaldeko txiringito eta hondartzetako ostalaritza lokaletan izango da, kalitatea toki guztietara heldu daitekeela erakusteko; eta saioaren lagun handi eta kolaboratzaileak ez dira faltako, ezta Anderren eta Gabrielaren arteko gastronomia jokoak ere.

"A Bocados Verano" saioa astelehenetik ostiralera izango dugu ikusgai, 20:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.