telebista
22:30ean
'Una ventana al mar' filmaren estreinaldia, gaur, "La Noche De..." saioan
EITB MEDIA
Horrez gain, harremana hautsi eta urteak pasata itzultzea erabaki duten uneko bikoteen izenak errepasatuko ditu saioak. Sanferminei ere tarte bat eskainiko zaie.
-
'Una ventana al mar' pelikulako fotograma bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, "La Noche De..." saioak Una ventana al mar (2019) filma estreinatuko du. Euskal eta greziar koprodukzio honek EITBren parte hartzea du, eta Bilbon eta Greziako Nisyros irlan grabatu zen. Drama erromantiko hau Miguel Angel Jimenezek zuzendu du eta Emma Suarez, Akilas Karazisis eta Gaizka Ugarte ditu protagonista, besteak beste.
Maria 55 urteko funtzionarioa da, bilbotarra. Gaixotasun larri bat diagnostikatzen diote. Bere bizitzako une erabakigarri baten aurrean, ingurukoek egitea espero dutena edo bere bizitza guztiz aldatzea erabaki beharko du.
Ondoren, uneko bikote ezagunez arituko da "LND": Jennifer Lopez eta Ben Affleck aktoreak, 20 urte eta gero, berriz ere euren harremanarekin jarraitzea erabaki dute. Nola ezagutu ziren eta orain nola dauden azalduko du programak. Horrez gain, bikote honen istorioari heldu eta antzeko egoera bizi izan duten beste bikote batzuen kasua ezagutuko dugu.
Bukatzeko, Iruñeko sanferminei ere, nola ez, tarte bat eskainiko zaie. Horretarako, akzioz beteriko film txinatar bat ekarriko dute gogora, sanferminetako entzierro baten gertatzen diren tiroketak eta bertako kaleetan barrena egindako jazarpenak protagonista dituen pelikula bat.
"La Noche De... Una ventana al mar" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.