Itxi

Zurekin Bat

Zurekin Bat

Zurekin Bat

Castinga

"Zurekin Bat!" lehiaketan izena emateko epea, zabalik

EITB MEDIA

Izena emateko deitu 618 55 34 23 zenbakira edo idatzi zurekinbat@k2000.com helbidera.

0:42
''Zurekin bat'' lehiaketa berria parte-hartzaile bila dabil

Telebista atsegin duzu? Sofatik lehiaketetako galdera guztiei erantzuten dien horietako bat zara? Euskal Telebistak "Zurekin Bat!" lehiaketa berria jarri du martxan ETB1en, eta lehiakideen bila dabil. Izena emateko deitu 618 55 34 23 zenbakira edo idatzi zurekinbat@k2000.com helbidera.

Lehiaketa, funtsean, galdera-erantzunak formatuko saioa da. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar; helburu nagusia egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa eramatea izango da. Taldekideek (familia, koadrila, lankideak, pisukideak, kirolari taldeetako kideak...) haien jakituria neurtzeko aukera izango dute. Kultura orokorreko galderak erantzun beharko dituzte 3 txandatan; baina, hori ez da dena, azken erronka bete beharko baitute saria eskuratzeko. 

Talde bakoitzak bozeramailea izango du (egunero aldatuko dena), eta lidergoa taldeko lau kideen artean txandatzen joango da.

Badago, baina, berezitasun bat: taldekideek lehiaketako galdera bakoitza haien ordezkariak baino lehenago ikusteko aukera izango dute, eta talde gisa erabakiko dute liderrak erantzuna jakingo duen ala ez. Horrela bada, apustua igoko da. Zenbat eta gehiago sinetsi, orduan eta gehiago irabazteko aukera! 

"Zurekin Bat!" lehiaketa saio berria, astelehenetik ostegunera, 21:30ean, izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan parte hartu nahi baduzu, animatu eta ez galdu izena emateko aukera!