Itxi

telebista

Audientziak

"En Jake" saioa, bere ordu tartean audientzia-buru

EITB Media

Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako saioak % 15,5eko audientzia zatia lortu du asteartean, eta aste hasieratik eutsi dio lidergoari, astelehenean ere datu bikainak eskuratuz.

  • Xabier Lapitz kazetaria.

    Xabier Lapitz kazetaria. Irudia: EITB Media

Astearteko "En Jake" saioa bere ordu tartean nagusi izan da % 15,5eko audientzia-zatiarekin. Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako saioak 94.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan. Aste hasieratik lidergoari eutsi dio "En Jake"k eta astelehenean ere datu bikainak eskuratu ditu: % 21,2ko audientzia-zatia, saioaren inoizko bigarren daturik onena.

Halaber, "En Jake"ren zazpigarren denboraldia saioaren ediziorik ikusiena izaten ari da; bataz beste, % 13,6ko audientzia-zatia eta 120.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin eremuan.