telebista
Audientzia oharra
'El Conquistador' audientzia lider, berriro ere
A.E.
EITB
%23,7ko sharea izan zuen eta bataz beste 222.000 ikus-entzule.
-
Ali. Foto: EITB.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren hirugarren atala audientzia lider izan zen atzo. Berriro ere saiorik ikusiena, oraingo honetan %23,7 audientzia zatia eskuratuz. Julian Iantzik aurkeztutako saioa bataz beste 222.000 lagunek ikusi zuten EAE eta eragin esparruan. Audientzia metatuari dagokionez, 460.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin uneren batean.
Sorpresa ugari izan zituen atzoko saioak: besteak beste, kapitain aldaketa, Manu Maritxalar joan eta Mikel Goñi etorri baitzen. Halaber, izendapenetan ustekabeak izan ziren eta ondorengo dueloan Alik galdu egin zuen Lourdes eta Daviden aurka, tirolinako proban. Beste sorpresa handia ere izan zen: amaiera aldera Juan Mari Lujanbio arraun patroi eta Kortaren 'arerio'tzat dutena agertu zen kapitain berria izateko asmoz.
Pilota audientzia buru, bere ordutegian
Horrez gain, atzo ETB-1en eskainitako Binakako Pilota Txapelketako Olaizola II-Beroiz eta Irujo-Barriolaren arteko pilota partida saiorik ikusiena izan zen bere ordutegian. %14,2ko audientzia zatia eskuratu zuen eta euskaldunen artean audientzia %20,4ra iritsi zen. Bataz beste 100.000 lagunek ikusi zuten partida eta 232.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.