Itxi

telebista

Hasier Etxeberriak aurkeztuta

Bokazioaz arituko dira asteazkeneko 'Haratago' saioan

A.H.

EITB

Aurretik jorratutako bokazioaren gaiari jarraipena emanez, Noor eta Kirstie nerabeak ezagutuko dituzte atal honetan

  • 'Haratago', Hasier Etxeberria. Argazkia: EITB

Asteazken honetan, bokazioari buruzko beste atal bat eskainiko du Hasier Etxeberriak aurkeztutako 'Haratago' saioak eta, oraingo honetan, beste bi nerabeen kasuak izango dituzte aztergai: Noor eta Kirstie-ren kasuak.

Noor 16 urteko gaztea da. Asmo handiak ditu baina ez daki nondik nora jo. Noor eta bere familia Kenyatik Londonera mugitu ziren Noorrek 8 urte zituenean. Mundua aldatzea da bere nahia, baina ez sistemaren kontra oldartuz, baizik eta gogor lan eginez. Politika eta negozioen mundua, biak gustatzen zaizkio.

Eta azkenik, Kirstieren historia ezagutuko du 'Haratago'k. 17 urteko neska hau galduta dabil eta bidea aurkitzen lagunduko diote adituek. Etorkizunaren beldur da, baina gauza bat behintzat argi dauka: bizitzaren momenturik onenean dagoela eta disfrutatu behar duela. Bere musika taldearekin jotzen ari ez bada, lagunekin ibiltzen da parrandan eta, jakina, eskola kontutan porrot. Baina Kirstiek alderdi sortzailea ere badu, argazkigintza da gehien gustatzen zaiona.

'Haratago' asteazken honetan emitituko da 17:15etik aurrera ETB-1en.