telebista
Literaturaz ETBn
Harkaitz Canori elkarrizketa, 'Sautrela' saioan, igandean
A.E.
EITB
Autoedizioari buruzko erreportajea eskainiko dute gainera aste honetan.
-
Harkaitz Cano, idazlea.
Aurtengo lehenengo erreportajea 'Sautrela'n autoedizioari eskainiko diote. Normalean liburuen eskuizkribuak argitaletxeetara bidaltzen dituzte. Hauek, behin lana onartuta, inprentarako bidean jartzen dute liburua. Baina badira hemen ere betiko bidetik aldendu nahi izan dutenak. Autoedizioaren bidea hartu duten idazleak dira. Mikel Alberdik, esaterako, zortzi urte igaro ditu bere poesia liburua osatzeko. Argitaletxeetako ateak jo ordez, bere kabuz 600 ale inprimatu eta oparitu egin ditu.
Fernando Morillok, bestalde, gazte literatura fantastikoa jorratu nahi izan du beti. Argitaletxeek arriskatu nahi ez eta, Gaumin izeneko argitaletxea sortu berri du. Bere lanak argitaratzen ditu oraingoz eta bera da, era beran, bere buruaren editorea.
Elkarrizketako tartean, pasa den Durangoko azokan liburu salduena izan zen Twist lanaren karietara ariko dira. Noski, bere sortzailea den Harkaitz Cano izango da saioan. 6 urte pasa ditu Canok libururik argitaratu gabe eta arrakasta itzela izan du bere Twist lan mardulak.
Aurtengo irakurketak Arantxa Iturberen eskutik etorriko zaizkigu. Iturbek emakumeek idatzitako lanetako pasarteak aukeratu ditu irakurtzeko.
'Sautrela', igandean, 15:30ean, egongo da ikusgai ETB-1en.