Itxi

telebista

22:30ean

Gabriel Rufian, gaur gaueko "El Día de Mañana" saioaren protagonista

EITB Media

ERCko bozeramaileak Dani Alvarez kazetaria gonbidatuko du Madrilgo Diputatuen Kongresura.

  • Dani Álvarez eta Gabriel Rufián Madrilgo diputatuen Kongresuan.

    Dani Álvarez eta Gabriel Rufián Madrilgo diputatuen Kongresuan. EITB Mediako bideo bateko irudia.

Gaur gaueko "El Día de Mañana" saioan, Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak Dani Alvarez kazetaria gonbidatuko du Madrilgo Diputatuen Kongresura. Bertan eman dituen azken bost urte hauetan, bozeramaile ziztatzaile eta oso mediatikoa izan da. Besteak beste, Kataluniako prozesu independentistaren egun kritikoenetan, bere agerraldiak erabakigarriak izan ziren. Pere Aragones presidente duen Govern berriarekin, Kataluniaren egoeraz eta etorkizunaz hitz egingo du, baita estatu mailako politikaz eta politikariez ere.

Bere agerraldietan ez bezala agertuko da Rufian asteazkeneko "El Día de Mañana" saioan, baina ez du aukerarik galduko Vox, Erregea edo Carles Puigdemonten inguruan bere iritzia emateko. Politikaz arituko da, autokritika egingo du eta dagoen tokira heldu eta lortutako ospea izateak berarentzat izan duen kostu pertsonalaz hitz egingo du.

"El Día de Mañana" gaur gauean izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.