Itxi

telebista

22:20ean

Carintia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Arantzazu Fuentes kazetariak Austriako eskualdea ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Arantzazu Fuentes kazetaria Caritian "Vascos por el Mundo" saioan.

    Arantzazu Fuentes kazetaria Caritian "Vascos por el Mundo" saioan.

"Vascos por el Mundo" saioak Austriako Carintia eskualdea ezagutuko du gaur gauean. Bertan, Alpeetako gailur izugarriek eta natura bizi eta aberatsaren artean egingo du bidaia Arantzazu Fuentes kazetariak eta berarekin lur hauetan barrena gidari, lau euskaldun izango ditu: Jon Azurza, Maria Villarejo, Raúl Palomino eta Eider Urrutia. Besteak beste, Wörthersee eta Weissensee lakuak, luxuzko Velden hiria eta Villach, gure euskaldun protagonistak hartu dituen hiria, ezagutuko ditu.

Carintia, Austria osatzen duten zazpi probintzietako bat da. Herrialdeko hegoaldean kokatuta, Italia eta Esloveniarekin egiten du muga, eta horrek eskualdearen nortasunean eragin berezia izan du. Austriarrek uda igarotzeko aukeratzen duten tokirik gustukoenen artean dago. Hondartzara joan gabe uretan murgiltzeko toki ezin hobea da eta aldi berean, erdi aroko gazteluen eta milaka urteko basoetan barrena galtzeko aukera ere ematen du.

"Vascos por el Mundo" saioa gaur izango da ikusgai, 22:20etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.