Itxi

telebista

21:00etan

Portugaleteko 46. Nazioarteko Folklore Jaialdia ikusgai, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Nahikari Yuberok eta Ernesto Fernandezek aurkeztu dituzte uztailaren 19tik 21era Portugaleten eskaini diren dantza ikuskizunak.

0:10
Portugaleteko 46. Nazioarteko Folklore Jaialdia

"Oholtzan" saioak Portugalete 2021. Munduko dantzak ikuskizuna eskainiko du gaur, 21:00etatik aurrera. Elai Alai kultur elkarteak antolatutako 46. Nazioarteko Folklore jaialdiak munduko toki ezberdinetatik etorritako taldeen dantza erakustaldiak bildu zituen Portugaleteko kaleetan uztailaren 19tik 21era. Larunbat honetan, ikuskizunen bilduma izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Hartara, "Oholtzan" saioan ikusiko ditugu Euskal Herriko Elai Alai, Irlandako Trimn The Velvet, Peruko Perú Ritmos y Costumbres, Poloniako Jawor eta Senegaleko Ballet Jammu taldeetako dantzariek eskainitako ikuskizunak, Nahiakari Yuberok eta Ernesto Fernandezek aurkeztuta.