telebista
Emanaldi berezia
Oreka TXen 'Hostoak' ikuskizuna, larunbatean, ETB-1en
A.H.
EITB
23:20etik aurrera izango da ikusgai
-
Oreka TX. Argazkia: EITB
Oreka TX taldeak Barakaldon eskainitako Hostoak ikuskizuna eskainiko du Euskal Telebistak larunbat gauean. Igor Otxoak taldearen kide izanik Oreka TXek Euskal Herrian eman zuen azkeneko ikuskizuna izan zen Barakaldokoa. Hostoak Oreka TX, Kukai dantza taldea eta Amaren Alabak elkarlanean sortutako ikuskizuna da. Euskal kulturaren tradizioa oinarri hartuta, dantza, musika eta kantu tradizionalen irakurketa berria proposatzen du ikuskizunak.
'Festa' bezala ikusten dute sortzaileek Hostoak ikuskizuna. Taldekideek taula gainean goza dezaten eta diziplina bakoitzeko mugak gaindi ditzaten bilatzen du lanak.
Hostoak larunbat honetan emitituko da 23:30etik aurrera ETB-1en.