Itxi

telebista

22:30ean

'El valle de la venganza' cowboy-filma, gaur gauean, ETB2n

EITB MEDIA

Cowboy bakarti bat herri txiki batera iritsiko da eta bertan ekintza batek indarkeriazko olatu bat sortuko du, hiri osoa gudu odoltsu batera eramango duena.

  • 'El valle de la venganza' filmaren fotograma

    'El valle de la venganza' filmaren fotograma

El valle de la venganza (2016) pelikula izango da ikusgai gaur gauean ETB2n. Ti Westek zuzendutako cowboy-filma da eta protagonista nagusiak Ethan Hawke eta John Travolta dira.

Infierno de Cobardes Clint Eastwooden film txalotuenetako baten bertsio berria da. Izan ere, filmeko irudiak eta musika "Dolarraren Trilogia" gisa ezagutzen den filmari egindako omenaldi bat dira, Por Un Puñado de Dólares, La muerte Tenía un Precio eta El Bueno, el Feo y el Malo filmek osatzen dutena.

Paul, cowboy bakarti bat beti bere txakurrarekin, herri txiki batera iritsiko da Mexikorako bidea laburtzeko ahaleginean. Han, ekintza batek indarkeriazko olatu bat sortuko du, hiri osoa gudu odoltsu batera eramango duena.

El valle de la venganza filma "Cine Éxito" tartearen barruan izango da ikusgai, gaur, 22:30ean, ETB2n.