telebista
Urtarrilaren 31an
Kartzelan sartuko al dute Jokin?
EITB
Ibik gezurra esango du epailearen aurrean, baina nahikoa izango al da anaiari laguntzeko?
-
Jokin pertsonaia 'Goenkale'n. Argazkia: EITB
Mireiak bere ikerketarekin jarraitzen du eta ez du etsiko Malenen ama biologikoa nor den jakin arte. Malenek bestalde, gurasoek traizioa egin diotela uste du, urte horietan guztietan adoptatua dela ezkutatu diotelako.
Bien bitartean, Inesek errieta egingo dio Lukasi, berak esandako informazioa aitari min egiteko baliatu duelako.
Mirenek Karlos salatu du Xanet semea bahitu duela leporatuta. Karlosek salaketari aurre egin eta, Mirenek alkoholarekin arazoak dituela aprobetxatuz, Xaneten zaintzak eskatuko du.
Azkenik, iritsi da Jokin epaitzeko eguna. Jokinek epaiketan esango du bere burua defendatzeko zauritu zuela Kevin eta Ibik anaiaren lekukotza baieztatuko du. Ibik gezurra esango badu ere, Jokin kartzelan sartuko dute.