Itxi

telebista

22:15ean

'Hostiles' westerna, gaur gauean, ETB2n

EITB MEDIA

1892an, armadako kapitain ospetsu batek cheyenne buruzagi bat eta horren familia eskoltatu beharko ditu inguru arriskutsu batetik. Zer gertatuko da?

  • 'Hostiles' pelikulako fotograma bat

    'Hostiles' pelikulako fotograma bat. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, 22:15ean, ETB2 kateak Hostiles (Hostiles, 2017) filma eskainiko du, Arizonako, Coloradoko eta Mexiko Berriko paraje naturaletan filmatutako lan zirraragarria.

Scott Cooper da pelikularen zuzendaria, eta, besteak beste, Christian Bale, Rosamund Pike eta Wes Studi ditu protagonista.

1892an, armadako kapitain ospetsu batek, Joseph J. Blockerrek (Christian Bale), cheyenne buruzagi bat (Wes Studi) eta horren familia eskoltatu beharko ditu. Horretarako, bidaia arriskutsu bat hasiko dute Mexiko Berritik. Bertan, alargun gazte batekin (Rosamund Pike) egingo dute topo; oraindik inguruan dauden komantxe talde batek hil zuen horren familia. Egoera horretan daudela, bizirauten saiatu beharko dute, baina nola?