Itxi

telebista

Audientziak

"La Noche De... Primeras vacaciones", bere ordutegian lider, asteartean

EITB Media

Felix Linaresen aurkezpena eta 'Primeras vacaciones' filma ordutegi nagusiko emanaldirik ikusienak izan dira.

  • Félix Linaresek aurkezten du "La Noche de..."

    Félix Linaresek aurkezten du "La Noche de...". EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

"La Noche De..." saioko Felix Linaresen aurkezpena eta Primeras vacaciones filmaren telebistako estreinaldia audientzia buru izan dira astearte honetako ordutegi nagusian. 

Primeras vacaciones komedia erromantiko frantsesak % 17,3ko audientzia-zatia lortu du, eta 268.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. Bere ordu tartean liderra izateaz gain, urteko bigarren share datu altuena izan da. 

Halaber, Felix Linaresek gidatzen duen tarteak % 14,7ko kuota izan du, eta 160.000 ikus entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin esparruan.