Itxi

telebista

Hasier Etxeberriak aurkeztuta

Gizonen antzutasunaz, asteazkeneko 'Haratago'n

A.H.

EITB

Mehatxu toxiko larrian aurkitzen omen da gizonen ugaltze sistema.

  • Hasier Etxeberria | Haratago

    Hasier Etxeberria, 'Haratago', EITB.

Asteazken honetan, 'Haratago' saioak eskainiko duen dokumentalak gizonen antzutasunari begiratuko dio, Izan ere, gizonen ugaltze sistema mehatxu toxiko larrian dago. Mediku eta ikertzaile askorentzat egunero erabiltzen ditugun sustantzia kimikoetan dago koska. Besteak beste, burua garbitzeko txanpuetan, alfonbretako konposizioan erabiltzen diren materialetan, zenbait elikagaietan aurki daitezkeen substantzietan edota eguzkitako betaurrekoen gehiegizko erabilpenean. Adituen esanetan substantzia eta praktika hauek gizakien oinarrizko garapenean ondorio kaltegarriak sor ditzakete.

Unibertsitateko ikasleei egindako test baten arabera, gaurko mutil gazteek, beren aiten hazi kopuruaren erdia baino gutxiago sortzen dute, eta sorturiko %85a irregularra da gainera. Rochester Unibertsitateko ugalkortasun klinika batean haziaren kalitate eta kantitate gutxituaren arrazoiak aztertzen ari dira aspaldian eta horien inguruan arituko da asteazkeneko dokumentala.

'Haratago' asteazken honetan emitituko da 17:15etik arurera ETB-1en.