telebista
Otsailaren 6an
Mireiak Malenen amaren eta Inesen aitaren izenak ezagutuko ditu!
EITB
Ama Paresirengana joango da eta informazioa aterako dio Mireiak.
German oso minduta dago Lukasen jarrerarekin, baina semeak uste du aita berekoia dela eta ez dela Madariaga ontziolari errentagarritasuna ateratzeko gai.
Bien bitartean, Itxaso larritu egingo da Nekaneren bisita jaso ostean. Etxea goitik behera miatuko du Ertzaintzak, bera baita Ricardo Ojangurenen hilketaren susmagarri nagusia.
Karlos bestalde, pozik dago Xanet behin-behineko zaintza lortu duelako. Mirenek alkoholarekin arazoak ditu eta Xaneten zaintza galdu ostean, erabaki dramatiko bat hartuko du.
Azkenik, Ama Paresi bisitatzera joango da. Mireiak badaki Ernesto eta komentuaren artean lotura dagoela eta Ama Paresiri informazioa ateratzen ahaleginduko da. Hala, Malenen ama eta Inesen aita nor diren jakingo du.