Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Real Sociedad vs Osasuna Euskal Herria Kopako finala, CaixaBank Masterseko Ezkurdia-Imaz / Jaka-Tolosa partida eta Burgosko Itzuliko 4. etapa izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Reala vs Osasuna Euskal Herria Kopako finala ETB1en eta eitb.eus-en

    Reala vs Osasuna Euskal Herria Kopako finala ETB1en eta eitb.eus-en

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. 

Hasteko, Burgosko Itzuliko 4. etapa 15:00etatik aurrera izango dugu ikusgai; Roa eta Aranda de Duero bitartean 149 kilometroko ibilbidea osatuko dute txirrindulariek. 

20:30ean, Real Sociedad vs Osasuna Euskal Herria Kopako finala eskainiko da Irungo Gal Stadiumetik. 

Amaitzeko, 22:30ean, pilota emankizuna izango dugu Plentziatik, CaixaBank Masterseko Ezkurdia-Imaz / Jaka-Tolosa eta Agirre-Elizegi / Elordi-Erostarbe neurketekin.