Itxi

telebista

22:15ean

'El nuevo exótico Hotel Marigold' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB MEDIA

'El exótico Hotel Marigold' (2011) filmaren jarraipena da. Hotelean apopilo daudenek euren bizitza erabat aldatuko duten bisitari berriak ezagutuko dituzte.

  • 'El nuevo exótico Hotel Marigold' filmeko fotograma bat

    'El nuevo exótico Hotel Marigold' filmeko fotograma bat

El nuevo exótico Hotel Marigold (The Second Best Exotic Marigold Hotel, 2015) John Maddenek zuzendutako komedia dramatikoa da, eta Dev Patel, Judi Dench, Maggie Smith, Bill Nighy, Penelope Wilton, Celia Imrie, Ronald Pickup, David Strathairn eta Richard Gere ditu protagonista.

Abuztuaren 6an ETB2n eskainitako El exótico Hotel Marigold (2011) filmaren jarraipena da.

Adineko zazpi ingelesek atseden hartzeko egoitza baketsu eta dotore baten bila bidaiatu dute Indiara, baina beraiek uste zutena baino leku okerragoa aurkitu dute.

Marigold hotel exotikoarekin gainezka sentitzen da Sonny (Dev Patel), eta beste eraikin bati erreparatuko dio negozioa handitzeko: Marigold hotel exotiko berria izango dena. Bertan apopilo daudenek bisitari berriak hartuko dituzte, euren bizitza erabat aldatuko dutenak. Evelynek eta Douglasek (Judi Dench eta Bill Nighy) Jaipurko langileak kontratatuko dituzte. Normanen eta Carolen (Ronald Pickup eta Diana Hardcastle) arteko maitasuna nabaria da. Madgek (Celia Imrie) bi ezkongaiei buruzko zalantzak izango ditu, eta Sunainarekin (Tina Desai) ezkontzeko data gero eta hurbilago dela, Sonnyk hotel berrirako dituen asmoek denbora gehiegi eskatzen diotela ikusiko du. Zurrunbilo horretan murgilduta, zer gehiago gerta daiteke?

Ez galdu El nuevo exótico Hotel Marigold filma, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema