Itxi

telebista

22:10ean

'Harian' saio berria estreinatuko du ETB-1ek igandean

A.A.

EITB

Iban Bengoetxeak aurkeztuta, aktualitateari lotutako erreportajeak eskainiko ditu.

  • Iban Bengoetxea | Harian | ETB-1

    Iban Bengoetxea, 'Harian'. Argazkia: EITB

Igande honetan aktualitateari lotutako erreportaje-saio berria hasiko da ETB-1en, 'Harian', Iban Bengoetxea kazetariak aurkeztuta. Euskadiko txoko guztietara helduko dira euskaldunoi interesatzen zaizkigun gaiak gertutik ezagutzeko.

Aste honetako gai mamitsuenetariko bat, zalantzarik gabe, Athletic-ek eta Mirandesek jokatutako Kopako finalaurreko partida izan da. Anduvan lortutako emaitzak kanporaketa irekita utzi du eta Mirandesen zein Athletic-en zaleen ilusioek bere horretan jarraitzen dute.

'Harian' saioak istorio honetako protagonistekin bizi izan ditu azken egunak, datorren asteartean San Mamesen zer gertatuko zain.

'Harian' saioa igandetan izango da ikusgai 22:10ean ETB-1en.