Itxi

telebista

Audientzia oharra

Inoizko audientziarik onena lortu du berriro ere 'NMS'ek

A.H.

EITB

'Voy a Mil' lehiaketa ere indarrez hasi da ETB-2n eta bere lehenengo atalak 161.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

  • Klaudio Landa. Argazkia: EITB.

    Klaudio Landa. Argazkia: EITB.

'Ni Más Ni Menos' arratsaldeko magazinak bere inoizko audientzia daturik onenak berdindu ditu berriro ere. Audientzia zatiaren %15,1 lortu zuen astelehenean eta 323.000 ikus-entzulek bat egin zuten saiorekin emisioan zehar. Horrela, euskaldunen aukera gustukoenen artean lekua finkotu du Klaudio Landak bazkalostean.

Magazinak egun-eguneko gaiak hartu zituen hizpide, besteak beste, Iñigo Urkulluk Eusko Jaurlaritzaren kontu publikoen egoeraren inguruan egindako adierazpenen ondorengo ikamika, edota aurten oinarrizko errenta jasoko ez duten 7.000 lagunen auzia.

'Voy a Mil' indarrez hasi da ETB-2n

Bestalde, Patricia Gaztañagak aurkeztutako 'Voy a Mil' lehiaketak indarrez hasi du bere hegaldia Euskal Telebistan eta 161.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du bere lehenengo atalarekin.