telebista
Audientzia oharra
439.000 ikus-entzulek jarraitu zuten 'El Conquistador' igandean
A.E.
EITB
Titin III-Merino II eta Irujo-Barriolaren arteko partida lider izan zen bere ordutegian %15,2ko audientzia zatia eskuratuz.
-
Gran Danesa. Argazkia: EITB
'El Conquistdor del fin del mundo' saioak, %23,4ko audientzia zatia eskuratu zuen atzo. Bataz beste, 213.000 ikus-entzule izan zituen EAE eta eragin esparruan. Halaber 439.000 lagunek egin zuten bat uneren batean saioarekin. Atzokoan, besteak beste, Nagore Gran Danesa, kanporatua izan zien. Orain arte 6 atal eman dira eta igandeko saiorik ikusiena da 'El Conquistador del Fin del Mundo' astero: bataz beste, %24ko audientzia eskuratu du eta 231.000 ikus-entzule.
Pilota ere audientzia buru
Horrez gain, Titin III-Merino IIk Irujo-Barriolaren aurka jokatutako partida audientzia buru izan zen ETB-1en %15,2ko audientzia zatiarekin. Euskaldunen artean, %20,2ra heldu zen audientzia. Errioxako bikoteak irabazi zuen neurketa, 141.000 laguneko audientziarekin, bataz beste. Halaber, 291.000 ikus-entzuleko audientzia metatua ere pilatu zuen norgehiagokak.