Publizitatea
Itxi

2021/09/14

13:49

telebista

Astelehenetik ostiralera

ETB2ko arratsaldeak berrituta datoz "Nos Echamos A la Calle" saioaren estreinaldiarekin

EITB Media

Ane Ibarzabalek eta Aitor Albizuak aurkeztuko dute entretenimendu magazin berria: gonbidatuek, herri eta paraje ezberdinek, adituek, entretenimenduak eta umoreak osatuko dute saioa.

  • Aitor Albizua eta Ane Ibarzabal aurkezleak

    Aitor Albizua eta Ane Ibarzabal aurkezleak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Nos Echamos a la Calle" ETB2ko arratsaldeetako saio berria hasi da astelehen honetan, Ane Ibarzabalek eta Aitor Albizuak aurkeztuta. Gonbidatuek, herri eta paraje ezberdinek, adituek, entretenimenduak eta umoreak tokia izango dute entretenimendu magazine berri honetan.

Halaber, ikus-entzuleek, kaleko jendeak eta saioaren jarraitzaileek garrantzia handia izango dute, astelehenetik ostiralera, 17:45etik 20:10era ikusgai izango den saio berrian.

"Nos Echamos a la Calle" saioak iritziak, testigantzak eta ikuspuntu ezberdinak bildu nahi ditu eta audientziarekin zuzeneko solasaldia izango du. Izan ere, albisteen analisia saioaren ikus-entzuleek egingo dute: 12 pertsona anonimok euren bizipenak kontatuko dituzte eta gertatzen denari buruz hausnartuko dute La calle en casa panelaren bitartez. Argiaren fakturaren igoera, zein pandemiaren ondorengo krisi ekonomikoaren eraginak aztertuko dituzte, besteak beste.

Aitor Albizua y Ane Ibarzabal

Aitor Albizua y Ane Ibarzabal

Horrez gain, adituek eta kolaboratzaileek zorroztasunez landuko dituzte egun eguneko gaiak, eta Jon Gomez eta Miriam Villamediana kazetariek kaleko jendearen iritzia bilduko dute.

Lehen orduan, Soraya Vegas eta Egoitz Txurruka kazetarien eskutik, Euskal Herriko hainbat leku ezagutuko ditugu. Egunero, bi toki ezberdinetara bidaia egingo dute bertako bizilagunen istorio eta testigantzak bilduz.

Saioaren azken atala Puntu Berdea izango da, naturari, aldaketa klimatikoari eta horren ondorioei buruzkoa, Haizea Furones eta Nerea Arostegi kazetarien eskutik. Naturarekin zuzeneko zerikusia duten hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, Euskal Herriko ortuetan lantzen diren produktu lokalak, meteorologia, liztor asiarra eta espezie ezberdinen kontrol zinegetikoa.

Azkenik, Leire Barriocanalek azterketa sakonagoa behar dituzten gaiak azalduko ditu grafiko eta pantailekin.

Laburbilduz, eduki eta entretenimenduaz beteriko arratsaldeak proposatzen ditu ETB2k ikasturte berri honetarako, non gure geografiako hainbat txoko ezagutuko ditugun eta intereseko gaiak landuko diren, betiere, Euskal Herrian, estatu mailan eta nazioartean gertatzen den azken ordua ahaztu gabe.

"Nos Echamos a la Calle" astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 17:30etik 20:10era, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;