Publizitatea
Itxi

2021/09/12

10:58

telebista

22:30ean

Behe Kalifornia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Aiora Oronoz kazetariak eta David Cruz kamerak Mexikoko iparraldeko eskualde hau bisitatuko dute, bertan bizi diren euskaldunekin batera.

  • Behe Kaliforniako irduia "Vascos por el Mundo" saioan.

    Behe Kaliforniako irduia "Vascos por el Mundo" saioan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Vascos por el Mundo" saioak munduko penintsularik handienetako bat bisitatiko du gaur gauean: Behe Kalifornia. Aiora Oronoz kazetariak eta David Cruz kamerak Mexikoko iparraldeko eskualde hau bisitatuko dute, bertan bizi diren Julián, Amaia, Aitor eta Ibon euskaldunen eskutik.

Tijuana da eskualdeko hiririk jendetsuena. Estatu Batuetako mugan, askok festarekin eta debekatuta dagoen guztiarekin erlazionatzen dute. Baina irudi horren atzean kultura eta gastronomia nahasketa handi eta aberatsa dago.

Penintsularen erdialdean, Guadalupeko Harana dago, eskualdeko ibilbide turistiko ospetsuena. Halaber, Ensenadako kasinoak ere bisitatuko dituzte "Vascos Por el Mundo"ko lagunek, garai batean Hollywoodeko izarren artean ospe handia lortu zuten kasinoak, alegia.

Mendeak igaro dira lehen euskaldunak lur hauek zapaldu zituztenetik eta 1950eko hamarkadan gure kiroletako bat gogor sartu zen lurraldean: Jai Alai.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;