telebista
Kirol emanaldia ostegunean
Caja Laboral eta Lagun Aro elkarren aurka zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
Saskibaloiko koparen final laurdenetako partida jokatuko dute.
-
Caja Laboral. Argazkia: EFE
Caja Laboral eta Lagun Aro taldeek Bartzelonan jokatuko dute saskibaloiko koparen final laurdenetako partida eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Xabier de la Fuente eta Josean Adalurrek emango dute bi talde euskaldunak aurrez aurre jarriko dituen partidaren berri.
Citrus Saria. Binakako Txapelketa
ETBK Sat kateak, bestalde, Orlandorako bidaia egingo du bertan ospatutako Munduko Zesta-puntako Citrus Sariaren berri emateko. Ostegun honetan, binakako txapelketaren emanaldia eskainiko du Euskal Telebistak, Iñigo Aiestaran eta Jabier Arkarazoren kontakizunarekin, 22:30etik aurrera.