Publizitatea
Itxi

2021/09/14

00:20

telebista

23:40an

'Elkano, haizeari mila galdera' bidaia dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Duela 500 urte Elkanok lurrari bira ematea lortu zuen, lehen aldiz. Geografia, kultura eta giza erreferentzia berriekin batera munduari buruzko pentsamolde eta ikusmolde berriak sortu ziren.

0:34
'Elkano: Haizeari mila galdera' dokumentala
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Getaria, Juan Sebastianen sorterria. Duela 500 urte bertatik abiatu zen Elkano, nabigatzaileetako bat besterik ez zela, eta munduko lehen itzuliaren kapitain bihurturik itzuli zen. Bera izan zen lehena hori frogatzen. Munduaren errealitatearekin lotutako hainbat erantzun ekarri zituzten, eta gerora, ezer ez zen berdina izango. Itsasontzian zeramatzaten galdera guztietatik zenbat gelditu ziren erantzun gabe?  

Gaur, 500 urte geroago, hori buruzko gogoeta egingo du, Pottoka belaontzian, lagun talde batek. Getariatik Sevillara, lau etapa eta galdera asko.

2019, iraila, Getaria; hamazazpi tripulatzaile eta bi kapitain; 1200 milako bidaia batean, belaontzian Sevillaraino. Esperientzia berria gehienentzat, ia guztiak nabigazioan esperientziarik gabeko gizon eta emakumeak. Portura iristea baino zeregin handiagoa zuten, erraza zen itxuraz, baina 12 metroko ontzi batek arauak aldatzen ditu, baita Atlantikoan zehar nabigatzeak ere. Zaintzak eta txandak; zorabioak eta nekeak; eta noski itsasoa erraldoia da, eta Pottoka berriz, ez.     

Elkano, haizeari mila galdera dokumentalaren emanaldia, gaur, 23:40etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;