Itxi

telebista

22:30ean

'Basada en hechos reales' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EITB Media

Horrez gain, Jason Momoa, Vivien Leigh eta Marion Cotillard aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu ETB2ko zinema saioak.

  • 'Basada en hechos reales' filmaren irudia

    'Basada en hechos reales' filmaren irudia

Gaurko "La Noche de..."k Basada en hechos reales (D'après une histoire vraie. 2017) filmaren estreinaldia eskainiko du telebistan. Roman Polanskik zuzendutako film honek eleberri berri bat idazten hasteko beldurra eta paralisia sentitzen duen idazle arrakastatsu baten historia kontatzen du. Emmanuell Seigner eta Eva Green protagonisten eta filmaren bestelako xehetasunen inguruan azalpenak emango digu Felix Linaresek.

Horrez gain, Jason Momoa, Vivien Leigh eta Marion Cotillard aktoreei eskainitako tarteak izango ditugu aste honetan ETB2ko zinema saioan. Cotillard aktore frantziarrak Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du ostiral honetan, irekiera galan.

"La Noche de… Basada en hechos reales" gaur izango dugu ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.