Itxi

telebista

22:15ean

Benetako gertakarietan oinarritutako 'La gran evasion' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Nazien kontzentrazio-esparru batean preso dauden ofizial ingeles eta iparramerikar talde batek berrehun eta berrogeita hamar preso inplikatuko dituen ihesaldia antolatu nahi du.

  • 'La gran evasion' filmetik ateratako irudia.

    'La gran evasion' filmetik ateratako irudia.

Ostiral honetan, ETB2k La gran evasion (The Great Escape, 1963) filma eskainiko du, John Sturgesek zuzendua. Steve McQueen, Charles Bronson, James Donald eta Donald Pleasence ditu protagonista, besteak beste.

Filma II. Mundu Gerran gertatutako gertakari errealetan oinarrituta dago. Nazien kontzentrazio-esparru batean preso dauden ofizial ingeles eta iparramerikar talde batek berrehun eta berrogeita hamar preso inplikatuko dituen ihesaldia antolatu nahi du. Bere plana gauzatzeko, hiru tunel zulatzen hasiko dira.

Ez galdu La gran evasion filma, gaur gauean, irailaren 17an, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema